- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/a-la-gloria-con-gloria-fuertes-teatro-de-malta
- A la gloria con Gloria Fuertes - Teatro de Malta
- 2026-03-07T17:00:00+01:00
- 2026-03-07T23:59:59+01:00
A la gloria con Gloria Fuertes - Teatro de Malta
COLISEO ANTZOKIA
A la gloria con Gloria Fuertes Teatro de Maltak poeta madrildarrari buruz egindako trilogiaren hirugarren eta azken atala da.
Hirugarren lan hau ere clown-jolas bat da, zeinean jada ezagunak diren pertsonaiek, Pito Piturra andreak eta Antropelli jaunak, idazlearen unibertso poetikoa birsortzen duten. Agertokia zelai berde atsegin bat da, non protagonistek animaliak zirkura itzul daitezen lortu nahi duten, zigorren ordez adeitasuna erabiliz eta animaliak ikusleen lekuan eseriz, haiek diberti daitezen. Gloria Fuertesen poemak sartu dira, alde batera utzi gabe bakeari buruz idatzitako lanak. Zuzeneko musika funtsezko osagaia da: instrumentu txikiak, hala nola panderetak, kanpaiak, ukelelea, melodika edo kazooa eta harizko eta perkusiozko beste instrumentu batzuk. Poetaren omenezko obra bat, clown lengoaiaren bidez.
Clownak barrea bilatzen du etengabe, Gloria Fuertesek bezala. Ulertzen ez duen mundu bat bizi du, Gloria Fuertesek bezala. Edozein porroti egiten dio aurre, Gloria Fuertesek bezala. Norberaren tristura inoren alaitasun bihurtzeko gai da. Clowna Gloria Fuertesen poesia bezain eskuzabala da.
19:00