- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/52-hercios-ados-teatro
- 52 hercios - Ados Teatro
- 2026-03-17T19:00:00+01:00
- 2026-03-17T23:59:59+01:00
52 hercios - Ados Teatro
COLISEO ANTZOKIA
Nahi gabeko bakardadeak, izurrite isil baten gisan, bost lagunetik bati eragiten dio dagoeneko herri industrializatuetan. Egiturazko arazo bat da, zeharkakoa eta lehen mailakoa, landa eremuetan zein hiriguneetan gertatzen baita, nagusietan zein gazteetan, eta gizarteari izugarrizko kostua eragiten dio osasungintzan eta bizi-kalitatean.
Ikuskizun honen sorreran hainbat lekukotza daude, aldez aurretik mikrodokumental formatuan jaso ditugunak, Giza Filmoteka gure proiektuaren barruan. Testuaren idazketa benetako esperientzietan oinarritzen bada ere, ez da lekukotza-lan hutsa izango; doinu poetiko bat eskaini nahi dugu, gaiaren gogortasuna gorabehera, esperantza ekarriko duena.
Izenburuak erreferentzia egiten dio azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” horren ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da. Uste denez, "52 hertzioko balea" jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez du inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik haren deiari erantzuteko gai denik.
52 hercios lanak "balea bakarti" horren metafora erabiltzen du gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta ikuspegi poliedriko bat eskaintzen du aukeratu gabeko bakardadea jasaten ari diren edo jasan duten pertsonei buruz, gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.
19:00