Eibarko Euskara Hiztegia www.berbategia.eus plataforman dagoeneko.

Eibarko Udalak bat egin du Berbategia proiektuarekin eta dagoeneko Eibarko Euskara Hiztegia ere www.berbategia.eus euskara hiztegian txertatua dago.
Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duten hiztegia da. Horretarako Euskalkien Lagunak izeneko lantaldea dago eta Iberbaren laguntza teknikoa du, helburu euskalkien altxorra zaintzea eta ikertzaileen esku tresna eraginkorra jartzea dituelarik.
Berbategia.eus plataforman 29 herri eta eskualdetako euskara hiztegien bilketa lana egin da. Eta horien artean sartu da www.eibarko-euskara.eus hiztegia ere. Plataforma horretan guztira 97.301 sarrera daude eta horietatik Eibarko Euskara Hiztegikoak 15.360 dira.
Honako hauek dira www.berbategia.eus plataforman kontsultatzeko moduan dauden hiztegiak:
HERRIA |
|
SARRERAK |
1. Arratia-Oinarrizkoa |
|
303 |
2. Arrieta |
|
6190 |
3. Azkoitia |
|
1700 |
4. Bakio |
|
2833 |
5. Berango |
|
4628 |
6. Bermeo |
|
92 |
7. Bilbo |
|
2.663 |
8. Bizkaia |
|
371 |
9. Busturialdea esakerak |
|
149 |
10. Busturialdea Gernikako berbak |
|
363
|
11. Busturialdea irainak |
|
297 |
12. Derio |
|
4863 |
13. Eibar |
|
15360 |
14. Elorrio |
|
1756 |
15. Gatika |
|
4326 |
16. Jatabe-Maruri |
|
6117 |
17. Leioa |
|
4561 |
18. Lekeitio |
|
152 |
19. Lezama |
|
3235 |
20. Mallabia |
|
3519 |
21. Mendata |
|
989 |
22. Metereologia |
|
5388 |
23. Mungia |
|
2962 |
24. Nabarniz |
|
7493 |
25. Oñati |
|
1745 |
26. Zaldibar |
|
5592 |
27. Zamudio |
|
5249 |
28. Zarautz |
|
1395 |
29. Zuberoa |
|
3010 |
Guztira |
|
97.301 |