Eibarko Udala

Debabarrena Integra - Bat Eginez Programan izen-emate epea zabaldu da

2025/07/28
Argazkia

2025-2026 ikasturterako Debabarrena Integra – Bat Eginez programaren 20. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 15era arte zabalik egongo da.

Programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.

Ekimenak bi fase ditu. Lehenengoan, ohikoa den bezala, matematikak, marrazketa eta gaztelera landuko dira. Atal hau 190 ordu ingurukoa izango da, eta irailaren 22an hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da. Azken urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Euskara ulertzeko 60 orduko saioak eskainiko dira, Eibarko Udalaren lankidetzari esker. Uler saio hauen helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.

Bigarren fasean,  ikasleek FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) Ziurtagiri Profesionala egin ahalko dute. Fase hau 2026ko urtarrilean hastea aurreikusten da. Honekin batera, Ongizate Emozionaleko tailer bat eskainiko zaie.

Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dute.

Izen ematea,  943203244 / 615 775 556 telefono zenbakietara deituz edo ikastaroak@armeriaeskola.eus helbide elektronikoaren bitartez egin ahalko da.