Oinarrizko euskara agiria jaso dute Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoko 11 ikaslek
20. edizioa da aurtengoa, eta oraingoan ere euskara landu da lanerako oinarrizko formakuntza eskaintzen duen programa honetan.
Ostegun honetan, urtarrilak 29, Eibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldian, Eva Juez Eibarko Udaleko zinegotziak eta Jon Iraola alkateak Debabarrena Integra – Bat Eginez programako euskara diplomak eman dizkiete aurten parte hartu duten 11 ikasleei.
Ekitaldian zehar, euskarara gerturatu eta pixka bat ikastearen garrantzia azpimarratu dute.
60 orduko oinarrizko ikastaroaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea eta euskaraz ohikoenak diren esamoldeak ikastea da, eta modu horretan laneratzea eta gizarteratzea erraztea.
Euskara saioak Eibarko Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker eman dira.
Oinarrizko euskara ikastaroa urrian hasi eta urtarrilean bukatu zen. Eta aurtengo ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegiko irakasleek eman dute.