Mintzodromoa egingo da abenduaren 3an Untzagan
Abenduaren 3an izango da, asteartean, Untzaga plazan. 18:00etan hasi eta ordubetez euskaraz lasai eta eroso hitz egitea da helburua, eibartarren interesekoak diren gaiei buruz solasean aritzea.
Bertaratu nahi duen herritar ororentzako irekia izango da eta Eibarko elkarte, ikastetxe, erakunde eta euskaltegietako jendea elkartuko gara bertan. Besteak beste, honako hauen partehartzea izango dugu: UEU, euskaltegiak, …eta kitto!, ikastetxeak, Amaña es la caña, Klub Deportiboa, Urbat, Kalamua, Eibar Eskubaloia, Arrate Kultur Elkartea, Armeria eskola, Club de billar casino…
ZER DA MINTZODROMOA?
- Lau lagun, taldetxoetan, mahai baten inguruan elkartu eta lagun giroan berriketan aritzea eguneroko gaiei buruz.
- Gaiak errazak izango dira: Eibarko herritarrok ditugun kezkak, zaletasunak…
- Helburua: Eibarko gaiei buruz euskaraz berba egitea.
HITZORDUA:
- Eguna: abenduak 3, asteartea
- Ordua: 18:00 – 19:00
- Lekua: Untzaga plaza
Jarraian,“Ixotu euskeria” ekintza Untzagako harmailetan
Eibarko Euskalgintzak antolatuta, argia da beharko den gauza bakarra. Etxetik linternak, frontalak… ekartzeko gonbita egin da eta horrekin koreografia bat osatuko da.