Eibarko Udala

Bertso saioa ekainaren 5ean

2026/06/01
Ekainaren 5ean 10:00etan Errebal Plazan egingo den bertso saioaren kartela

Bertsolaritza inklusio bide proiektuaren baitan, Eibar BHIko ikasleek bertso saioa antolatu dute. Ekainaren 5ean izango da, 10:00ean Errebal Plazan. Libe Goenaga eta Aner Peritz bertsolariak izango dira bertan, eta ikasleak beraiek ere igoko dira oholtzara.

Eibarko Udalak eta Eibar BHI institutuak DBH1eko ikasleentzat antolatzen duten proiektuaren ikasturte amaierako ekintza da. Eibarko herritar guztiak daude gonbidatuta.