Aitor Oñederra zinegilearen emanaldia

Aitor Oñederra zinegilearen emanaldia
AITOR OÑEDERRA ANIMAZIO-ZINEGILEAREN EMANALDIA
Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena ospatzeko hurrengo ekitaldian Aitor Oñederra izango dugu gure artean. Bere lan batzuk erakusteaz gain, solasaldian aritzeko aukera eskainiko digu. Emanaldia irekia izango da hurbildu nahi duen edonorentzat.
Eguna: martxoaren 19a, asteazkena
Ordua: 10:00
Lekua: Portaleko Areto Nagusia (2. Solairua)
Aitor Oñederra Agirre: zinegilea, EHUko irakaslea Arte Ederren graduan, animazio filmen egilea eta Animadeba Nazioarteko Animazio Jaialdiaren zuzendaria. Hainbat sari jaso ditu, eta azpimarratzekoa da izendatua izan zela Emmy bat jasotzeko Sergio Ramos futbolariaren dokumentalaren introagatik.
Hauek dira erakutsiko dituen lanak:
- Dena eta ezer ez (Gari 2014, 2'23'')
- Izarren bila (EH Sukarra 2016, 4'21'')
- All I need is you (Loopstache 2017, 4'37'')
- Ur azpian lore (2021, 13')