Margo Eskola

Zer da?

Arte hezkuntza eta sormen plastikoa garatzen duen eskola da.

Nori zuzendua dago?

Alde batetik, marrazketaren arloan hasi nahi duenarentzat, eta bestalde, oinarri bat edukita marrazketa eta kolorearen oinarri teoriko-praktikoak sakondu eta garatu nahi dituenarentzat.

8-12 urte bitarteko umeei eta nagusiei zuzendutako 9 hilabeteko ikastaroa da. Irailetik ekainera bitartean burutzen da, arratsaldez.

Helburuak:

  • Arte ikasketetan murgiltzen diren ikasleei oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Artearekiko zaletasuna duten beste ikasleei gai plastikoan ikaskuntza garatzea.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Eibarkoherrian “aire zabaleko pintura lehiaketan” parte hartzeko ikasleak prestatu.Kanpoan lan eginez, argi naturalarekin eta egokia den teknika erabiliz (inpresionista). Azaroko aste bukaera batean.
  • Museoetara irteera kulturala. Maiatzeko ostiral batean.
  • Bisita gidatuak;Portaleako Erakusketa Aretora eta Eibarko Armagintza Museora egiten dira, beti programazioarekin zerikusia dutenean.
  • Kurtso amaierako erakusketa muntaian parte hartzea.

Eskaintza: 6 talde.

 

Ordutegia

 Ordutegi desberdinak haur eta helduen taldeentzat.

 

  • Arduradun politikoa Andoni Zabala Atristain
  • Arduradun teknikoa Jose Luis Gonzalez
  • Margo Eskolako arduraduna Leire Kareaga
  • Helbidea Bista Eder, 10 - 3. solairua
  • Telefonoa 943708439
  • Helbide elektronikoa margoeskola@eibar.eus
eskola