Nerabeentzako jokuak antolatu dira hilaren 20an zezen plazan

2016/02/12
Multikirol-pista berria zabaltzeko antolatu dira jolasak. Izena emateko epea 2016ko otsailaren 19ra arte dago zabalik, Indianokua gaztelekuan edo Jacinto Olabe ludotekan.

Eibarko Udalak antolatuta, datorren otsailaren 20an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara, umeendako hainbat jolas izango dira Zezen plazan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBH 1. eta 2. mailako gazteei ere zuzendutako jolasak izango dira eta multikirol-pista berria zabaltzeko antolatu dira.

Gazte orok disfrutatzeko honako jolasak antolatu dira: zaku erraldoiaren lasterketa; eskiak; uztaila; plastikozko gurpila; soka tira; zapira; 3 harrien gainetik; erreleboak bikoteka; hankak lotuta; jinkana; buztanak lapurtzen.

Jokoetan parte hartzeko izen-ematea Indianokua gaztelekuan edo Jacinto Olabe ludotekan egin daiteke 2016ko otsailaren 19ra arte.