Umeentzako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Umeentzako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Azalerako ipuinak

2015/09/23

Jarduera berriak ditugu Liburutegian irakurzaletasuna suspertzeko umeengan: "Azalerako ipuinak" eta "Liburuen poltsa". Izen-emate epea urriaren 1ean amaitzen da.

AZALERAKO IPUINAK

Norentzat: Urte bateko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 5, azaroak 9, urtarrilak 18, otsailak 22, martxoak 14, apirilak 18 eta maiatzak 16.

Nork emango du: Saroa Bikandi                                    

Ordutegia: 17:00 – 17:45

Jardueraren hizkuntza: euskara.

Izen-ematea: Liburutegian, urriaren 1 arte. 10 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.

Zergaitia: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

 

LIBURUEN POLTSA

Norentzat: Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak, amak edo aitak lagunduta.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 5, azaroak 9, urtarrilak 18, otsailak 22, martxoak 14, apirilak 18 eta maiatzak 16. 

Nork emango du: Saroa Bikandi                                    

Ordutegia: 18:15 – 19:15

Ikastaroaren hizkuntza: euskara. 

Izen-ematea: Liburutegian, urriaren 1a arte. 10 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. 

Helburua: Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.