Ume jaioberrien gurasoei Hazi Hezi aldizkaria banatuko zaie Pegoran

2016/01/07
2016ko urtarrilean hasita, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan, umea erregistratzera doazen gurasoei Hazi Hezi aldizkariaren oinarrizko alea banatuko zaie doan. Kanpaina hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Eibarko Udalaren lankidetzarekin egingo da.

Hazi Hezi aldizkaria, elkarlanean hazten eta hezten aldizkaria, pertsonak hazten eta hezten laguntzeko bokazioz jaiotako aldizkaria da. Haurraren hazieran eta heziketan laguntzeko bitartekoa izan nahi du HAZI HEZI etxerako aldizkariak, gizartea hobetzeko balioak transmitituz bizikidetzan aurrera egiteko.

Aldizkariaren oinarrizko alean umea jaio eta lehen 2-3 urteetarako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jaso dira.