UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Argazkia: UEU

2015/07/13

2014ko irailaren 1etik 2015eko uztailaren 31ra bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrek Eibarko Udalak ematen dituen diru-laguntzak eska ditzakete. Eskaerok PEGORAn aurkezteko azken eguna irailaren 30a da.

Eibarko Udalak 2014ko irailaren 1etik 2015eko uztailaren 31 bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendutako diru-laguntza deialdia kaleratu du.

Eskaera PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoa) egin behar da irailaren 30a baino lehen.

Diru-laguntza deialdian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztenek matrikularen % 50ari dagokion diru-laguntza jasoko dute.

Ikusi HEMEN informazio guztia.

Ikusi HEMEN UEUren eskaintza uda honetarako

UEUk guztira 34 ikastaro eta 6 jardunaldi eskainiko ditu aurtengo Udako ikastaroetan Baionan, Eibarren eta Iruñean.