"Udan jolasean", "Oporrak afariketan" eta "Udan gaztetan" udalekuak

2017/04/27
Datorren maiatzaren 1etik 7ra bitartean "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. "Udan gaztetan" udaleku itxien aurrematrikula maiatzaren 15etik 21era izango da.

Eibarko Udalak antolatzen dituen "Udan jolasean" eta "Oporrak afariketan" udaleku irekietan parte-hartzeko, ezinbestekoa izango da datorren maiatzaren 1etik 7ra bitartean aurrematrikula burutzea eta modu bakarra Online bidea izango da (www.astixa.eus webgunean).

Behin betiko matrikulaketa betetzeko (presentziala) eta udaleku irekien haur bakoitzaren programa jasotzeko, ekainaren 5etik 9ra bitartean izango da (aurrematrikula epearen barruan eginda dutenentzat). Indianokua gaztelekuko bulegoan burutu beharko da behin betiko izen ematea eta gurasoen edo tutoreen sinadura behar beharrezkoa da. Bulegoaren ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

 

Udan jolasean:

Udan jolasean programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2011. urtean jaiotako haurrentzat.

Txanda: ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurrematrikula: maiatzaren 1etik 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 5etik 9ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:30 eta 16:00-18:00

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboa ekainaren 13an 18:00etan izango da Eibarko Udaletxeko Osoko bilkura aretoan.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu

 

Oporrak afariketan:

Oporrak afariketan programa aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

Txandak

  1. Txanda: ekainaren 26tik uztailaren 7ra
  2. Txanda: uztailaren 3tik 14ra

Aurrematrikula: maiatzaren 1etik 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Behin betiko matrikula: ekainaren 5etik 9ra. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Ordutegia: 09:30-13:30 eta 16:00-18:00

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 150€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboak Eibarko Udaletxeko Osoko bilkura aretoan:

  • 1. maila: ekainak 13, 19:00etan
  • 2. maila: ekainak 14, 18:00etan
  • 3. eta 4. mailak: ekainak 14, 19:00etan
  • 5. eta 6. mailak: ekainak 15, 18:00etan

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.

Udan gaztetan:

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada antolatu du Eibarko Udalak. 5 eguneko akanpada Urdaibaien burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,... Akanpada uztailaren 10etik 14ra da.

Aurrematrikula: maiatzaren 15etik 21era, Internet bidez: www.astixa.eus webgunean.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 21ean, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jaso ezkero, plazak zozketatuko dira.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dute.