Udan gaztetan

2016/05/12
Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Urdaibaien 5 eguneko akanpada antolatu du

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada antolatu du Eibarko Udalak. 5 eguneko akanpada Urdaibaien burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,... Akanpada uztailaren 11tik 15era da.

Izen ematea: maiatzaren 17tik 22ra, Indianokua gaztelekuan 18:00etatik 20:00etara. Internet bidez: www.astixa.eus webgunean.

Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Nerabe eta gurasoentzat bilera informatiboa: ekainaren 21ean, 17:00etan, Indianokua gaztelekuan

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jaso ezkero, plazak zozketatuko dira.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dute.