"Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean

2016/05/09
Joan zen apirilaren 12an jende aurrean aurkeztutako "Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean eskegi dugu: Arizmendiarrietaren bizitza eta sasoi hartako giroa dauzkazu 17 minututan.

Ahots asko batu ditugu Arizmendiarrietaren inguruko dokumentu honetan: Ane Izarra dokumentalistaren azalpenak, Javier Rodrigo historialariaren analisia, Antxon Narbaiza idazlearen aipuak, Aitor Arana itzultzailearen hitzak, Arrate Ibargutxi esperanto-ikaslearen testigantza, Serafin Basauri, Tomas Osoro eta Felisa Olazabalen gerrako oroitzapenak…Eta Santiagorenak berarenak, Josu Ibargutxiren ahotan.

Lan hau Badihardugu Elkarteak egin du Ego Ibarrarekin elkar lanean arituta eta Batzordearen webguneko Bideoak atalean egongo da ikusgai.

 

etiketak: