"Rocío en el corazón, entre la tierra y el cielo"

2016/03/07

Elene Lizarraldek Eibarrekin zerikusi daukan bere nobela aurkeztuko du martxoaren 9an, arratsaldeko 7etan Portaleko Areto Nagusian.

Hogeita hamar urte baino gehiago dira, Elene Lizarralde telebistako kazetaritzan hasi zela, eta eremu horretan garatu du bere karrera profesionala: lehenengo aurkezlea izan zen Euskal telebistan (ETB), eta kate horretan hainbat programa aurkeztu eta zuzendu zituen ondoren; aktore-lanak egin ditu hainbat pelikulatan; hamabost urtetik gora egin ditu Antena 3 telebistan programa batzuen arduradun; eta aurrerago bere kabuz entretenimendu-formatuak ere garatu eta ekoitzi ditu.

Azken urte hauetan www.hablemosdoctor.com bloga eta “Rocío en el corazón” nobela izan dira bere ekoizpen aipagarrienak.

Bere sustraiek eraman zuten lehenengo emakume kirolari profesionalak deskubritzera, eta horrela ezagutu zituen berrogeiko hamarkadako Espainian topatu zituzten zailtasunak. Emakume haien testigantzak bere lehenengo nobela honen oinarri dokumentala izan ziren.

Denok nahi dugu “zeru-zatitxo” bat lurrean izan, bizitza zorionaren bilaketan datza azken finean. Raketistek frontoietan aurkitu zuten zoriontasuna; han erakutsi zuten beraien balioa kirolari moduan eta aitzindari izan ziren, zirela jakin barik.

Eta nobelaren protagonistak ere frontoian aurkituko du, baina gainera frogatuko du “zerua” neurrigabea dela eta bihotza dagoen tokian dagoela.

Hitzaldian jorratuko diren gaiak hauek dira:

  • Nola izan zuen “ustekabean” raketisten berri, bere araketa eta haiekiko konpromisoa.
  • Jakin gabe, lehenengo emakume profesionalak izan ziren kirolean.
  • Nobela: nola islatzen dituen aurretik aipatutako balioak eta zergatik autoreak nahi izan duen kontzienteki gaur eguneko emakumeengan eragina izan, aspaldiko emakume haien bizitzen adibidearekin.
  • Bizitza bizitza desberdinen segida da, eta guzti-guztietan gai izan behar dugu zeru “zatitxo” hori sortzeko, non aurrera jarraitzeko indarra aurkituko dugun.
etiketak: Liburu-aurkezpena