Robotika. Ibilbide teknologikoa

2016/10/15
Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Lego Education WEDO eta Lego Mindstorms Education EV3 tailerretan izena emateko epea 2016ko urriaren 17tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei eta 5. eta 6. mailakoei zuzenduta egongo dira.

Lego Education WEDO, robotika hasiera maila

Tailerra Portaleako Juan San Martin Liburutegian burutuko da (euskaraz) eta bi txanda izango ditu:

1. txanda: azaroak 5,12 eta 19. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

2. txanda: abenduak 3,10 eta 17Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

Ikastaroaren prezioa 36 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 61 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2016ko urriaren 17tik 27ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko,SAKATU HEMEN.

Lego Mindstorms Education, robotika erdi-maila

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eskainiko zaie Portaleako Juan San Martin Liburutegian, euskaraz. Eta bi txanda izango ditu:

1. txanda: azaroak 5,12 eta 19. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

2. txanda: abenduak 3,10 eta 17Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 40 euro Eibartik kanpokoentzat.

Eskaera egiteko epea 2016ko urriaren 17tik 27ra bitartean izango da. Kasu honetan, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan baita ere. Tailerrean parte hartzeko gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 15 ikasle edo 16* ikasle izango dira ikastaro bakoitzean.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Halaber, oinarriak eta bestelako informazioa kontsultatzeko SAKATU HEMEN.