"Ibilbide teknologikoa 2016" programaren tailerrak aurkeztu dira

"Ibilbide teknologikoa 2016" programaren tailerrak aurkeztu dira

Argazkian, Alberto Asín (Doplay robotika enpresaren fundatzailea) eta Alberto Albistegui (Enplegu, Garapen Ekonomikoa eta Berrikuntza Saileko zinegotzia).

2016/01/25

Lego Education WED eta Lego Mindstorms education tailerretan izena emateko epea 2016ko otsailaren 1etik 9ra bitartean egongo da zabalik.

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Hala, gaur, hilak 25, "Ibilbide teknologikoa 2016" tailerren aurkezpena izan da Udaletxean. Bertan, Alberto Albístegui, Enplegu, Garapen Ekonomikoa eta Berrikuntza Saileko Zinegotzia, eta Alberto Asín, tailerrak emango dituen Doplay robotika enpresaren fundatzailea izan dira. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei eta 5. eta 6. mailakoei zuzenduta egongo dira. Udan eta neguan, berriz, 16 urtera arteko ikasleentzat eta adin horretatik gorakoendako beste bi tailer aurreikusita daude.

Lego Education WEDO, robotika hasiera maila

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat eta gurasoentzat antolatu da Lego Education WEDO tailerra. Tailerra Portaleako Juan San Martin Liburutegian burutuko da (euskaraz) otsailaren 13an, 20an eta martxoaren 5ean, 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroaren prezioa 36 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 61 eurokoa EIbartik kanpokoentzat. Matrikula egiteko epea 2016ko otsailaren 1etik 9ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailerrean parte hartzeko 10 plaza izango dira ikastaro bakoitzean.

Bestalde, tailer berbera martxoaren 29an, 30ean eta 31n egingo da, 16:00etatik 18:00etara, eta apirilaren 9an, 16an eta 23an, 16:00etatik 18:00etara.

Tailerraren matrikula orria deskargatu eta oinarriak kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

Lego Mindstorms Education, robotika erdi-maila

Bigarren tailerra, berriz, Lego Mindstorms education deritzona, Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eskainiko zaie Portaleako Juan San Martin Liburutegian, euskaraz. Tailerra otsailaren 13an, 20an eta martxoaren 5ean egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 40 euro Eibartik kanpokoentzat. Eskaera egiteko epea 2016ko otsailaren 1etik 9ra bitartean izango da. Kasu honetan, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan baita ere. Tailer honetan parte hartzeko 15 plaza izango dira ikastaro edo saio bakoitzean.

Tailerra berbera egingo da martxoan (29, 30, 31) eta apirilean (9, 16, 23), 18:00etatik 20:00etara.

Tailerraren matrikula orria deskargatu eta oinarriak kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

Lego Mindstorms EV3 -robotika maila aurreratua- eta Arduino

Aurreko lerroetan aipatutako tailerrez gain, 2016ko udarako eta negurako beste bi tailer aurreikusita daude Juan San Martin Liburutegian. Lehenengoa, Lego Mindstorms EV3 izenekoa (Robotika maila aurreratua); Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da (16 urtera arte). Eta, bi ikastaro egingo dira tailer horren baitan udan (20 ordu, 5 egunetan) eta neguan (20 ordu, 5 egunetan). Aipatutako tailerraren saio bakoitzean 15 plaza izango dira.

Bigarrena, berriz, 16 urtetik gorakoendako Arduino izeneko tailerra izango da. Bertan, bi ikastaro eskainiko dira, 8 ordukoa bakoitza. Bata hasiberrientzat izango da eta bestea erdi mailakoentzat. Ikastaro bakoitzean 15 plaza eskainiko dira.