Helduentzako irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

2017/08/31
Irailaren 1ean zabalduko dira izena emateko epeak talde bietan: Euskarazko eta Gaztelerazko irakurketa klubetan

HARIXA EMOTEN, EUSKARAZKO IRAKURLE TALDEA

Azalpena eta helburuak: Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 7ra, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Portalean, hilero. Urriaren 3an hasiko da. Miren Gorrotxategiren “33 ezkil liburua aztertuko da egun horretan. Idazleak parte hartuko du saioan.

Egutegia: Hilean behin, astearteetan. Ordutegia: 19:00 – 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Euskaraz

GAZTELERAZKO IRAKURKETA KLUBA

Aldez aurretik aukeratutako liburuez jarduteko saioak hilero. Saioak Peru Magdalenak koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Helburua:

  • Literaturan interesaturik dauden pertsonen harremana sustatu
  • Aukeratutako liburuei buruzko iruzkinak sustatu
  • Aukera eman irakurleei bere lan pertsonala iruzkinekin, balorazioekin, etab. aberasteko, bai propioak direnak, dinamizatzailearenak edo klubaren beste partaide batzuenak.
  • Dinamizatzaile eta klubaren beste kideen laguntzaz obraren irakurketa sakona egin, irakurtzerakoan askotan alde egiten gaituena bilatuz.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Izen-ematea: Irailaren 1etik 15era, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Liburutegian, hilero. Urriaren 10ean hasiko da, bi obra hauek komentatzeko: Chekhov, La dama del perrito eta Tolstoi, ¿Cuánta tierra necesita un hombre?

Egutegia: Hilean behin, astearteetan. Ordutegia: 19:00 – 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Gazteleraz

 

Helduentzako irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

...eta kitto!ko irudia

etiketak: