eLiburutegia: ez irakurtzeko aitzakiarik gabe!

2015/07/24
eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da, liburu digitalak zure gailuetara deskargatzea errazten duena, edonora zoazela zurekin eraman ahal izateko

Uda berri on ugarirekin dator eLiburutegia mailegu digitaleko erabiltzaileentzat. Orain dela egun batzuk erabiltzaileek aldi berean egin ditzaketen mailegu kopurua gehiagotzearen berri eman bagenizuen ere, orain katalogoan eskuragarri dauden izenburuen gehitzea komunikatu nahi dizuegu: eLiburutegiak 7.000 izenburu baino gehiago ditu.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurleek literaturako klasikoak edo azkenengo nobedadeak aurkituko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz, laurogeita hamabi argitaletxeetan banatuta dauden zazpi mila izenburu horietan. Sareko liburutegiek egindako hautaketa osoa eta zabala da, zeinetan gustu eta interes ezberdinak jasotzen diren, gure erabiltzaile guztiak beren atseden edo opor egunetan ez irakurtzeko aitzakiarik gabe utziz.

Nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, etorri Liburutegira edo sartu zaitez KZguneak prestatu dituen argibide hauetara. Erraza eta erosoa da benetan!

Eibartarrok hirugarrenak gara ebook-ak maileguan hartzen ditugunen artean zerbitzu honetan. Saiatu zaitez zu ere!