Berbetan 2015-2016 ikasturteko aurkezpen ekitaldia

2015/09/22
"Berbetan, Eibarren euskara praktikatzeko taldeak" egitasmoaren aurkezpena bihar, irailaren 23an, 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian. Ekitaldia irekia izango da.

Berbetan egitasmoa ...Eta Kitto! Euskara Elkarteak bideratzen du Eibarko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Aurkezpen honetan Berbetan egitasmoan 2015-2016 ikasturtean burutuko den egitarauaz gain, aurreko urteetan partaide izan direnen testigantzak ere izango dira. Berbetan egitasmorako apropos egindako bideoa ere bertan estrainatuko da. Eta ekitaldiari amaiera ematako talde-argazkia egingo da.

Berbetan 2015-2016 ikasturteko aurkezpen ekitaldia

Berbetan