Aratosteak Eibarrera ere iritsi dira

2016/02/04
2016ko otsailaren 4tik 9ra arte ospatuko dira aratosteak gurean. Ekitaldiz jositako egitaraua izango da aurten.

Urtero legez, iritsi dira aratosteak gurera. Kezka Dantza Taldekoek urtarrilaren 30ean hasi ziren giroa alaitzen tradizio handiko koko-dantzekin eta koko-eskearekin. Gaur, hilak 4, berriz, 'eguen zuri' eguna izanda, herriko umeen txanda izango da. Hala, arratsaldeko 15:30ean hasita, Eibarko eskoletako taldeen kalejirak izango dira hiriko kale ezberdinetatik. Ordu eta erdi beranduago, 17:00etan, Urkizun hasita eta Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira izango da. Ordu berean, dantzaldia izango da Untzaga plazan Lisker taldearen eskutik. Halaber, haurrentzako tailerrak -ipuinetako pertsonaien karetak, makilaia eta osagarriak...- egingo dira Untzagan bertan, Astixaren eskutik.

Ostiralean, otsailak 5, berriz, 'aratoste barixakua' ospatuko da. Urkizun hasita Untzagaraino, 20:00etan, kaldereroren kalejira, abestiak, eta dantzak izango dira. Bestalde, Aratosteetako pregoia -...eta kitto! eta Kez­ka Dantza Taldeak antolatuta-, 21:00etan, egingo da Untzagan. Egunari amaiera emateko, 23:00etan, Untzaga Plazan, rock kontzertua The Vartools eta Dee Versions taldeekin izango da.

Aratoste zapatuari dagokionez, Untzagatik hasita, Rockalean kalejira (12:30etik 14:00etara), aratosteetako taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa, Ustekabe fanfarrearekin kalejira (18:00etatik 21:00etara), edota Alaiki taldearen dantzaldia, (23:00etatik aurrera) izango dira, besteak beste.

Aratoste domekan, berriz, Aratosteetako kalejira izango da, 11:00etan, Usartza Txistulari Bandaren eskutik. Arratsaldean, 17:00etan, Untzaga plazan, umeendako Playback lehiaketa egingo da LH 5-6 mailetako ikasleentzat. Ondoren, Untzagako karpan, A ze nolako banda parranda ikuskizuna eskainiko da.

2016ko aratosteei amaiera emateko, 'aratoste martitzena' egunean, Untzaga plazan, 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak izango dira Astixaren eskutik. Sardinaren entierru txikia 18:30ean hasiko da eta, ordu berean, umeendako diskoteka egingo da Untzagako karpan DJ ARNOrekin.

Egitaraua

EGUEN ZURI, otsailak 4

  • 15:30, eskoletako taldeen kalejirak.                                                                  
  • 17:00, Urkizun hasita eta Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin  kalejira. 
  • 17:00, Untzagan, dantzaldia, LISKER taldearen eskutik.                     
  • 17:00-19:00, Untzaga Plazan, tailerrak:  ipuinetako pertsonaien karetak, makilaia eta osagarriak ASTIXAren eskutik.    

ARATOSTE BARIXAKUA, otsailak 5

  • 20:00.- Urkizun hasita Untzagaraino, KALDEREROEN kalejira. Partehartzaileak: Kezka Dantza Taldea, …eta kitto!, Txolarte, Ustekabe fanfarrea, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariak, Lagun taldea, Untzagako nagusien egoitzako abesbatza, Kaleetan kantuz  eta Jainagaren trikitixa eskola.
  • 20:30.- Untzaga Plazan, Kaldereroen abestiak eta dantzak.
  • 21:00.- Untzaga Plazan,  Aratosteetako pregoia. ...eta kitto!  eta Kez­kaDantza Taldeak antolatuta.
  • 23:00.-  Untzaga Plazan, rock kontzertua The Vartools eta Dee Versions taldeekin.                

ARATOSTE ZAPATUA, otsailak 6

  • 12:00.- Animazioa Aratosteetako karpan, San Kristobaleko Jai Batzordearekin girotuta. Ardoen dastaketa.
  • 12:30 – 14:00.- Untzagatik hasita, Rockalean kalejira.
  • 13:30.-  Aratosteetako  taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa.
  • 17:00.- Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.
  • 18:00 - 21:00.-  kalejira Ustekabe fanfarrearekin.
  • 19:00 – 21:00.- Untzagatik hasita, Brass Band taldearen kalejira.
  • 23:00 - 02:00.- Dantzaldia ALAIKI taldearen eskutik.

ARATOSTE DOMEKA, otsailak 7

  • 11:00.- Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
  • 17:00.- Untzaga plazan, umeendako Playback lehiaketa LH 5-6 mailetako ikasleentzat, ...eta kitto!-k   antolatuta.
  • Jarraian ,Untzagako karpan, A ze nolako banda parranda ikuskizuna.

ARATOSTE MARTITZENA, otsailak 9  

  • 17:00 -18:30.- Untzaga plazan, umeendako jolasak Astixaren eskutik.
  • 18:30.- Sardinaren entierru txikia trikitilariekin.
  • 18:30.- Umeendako diskoteka Untzagako karpan DJ ARNOrekin.