"Andrak eta Errepublika"

2016/04/05
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 85. urteurrenaren programazioan, interesgunea eta irakurketa gida Liburutegian

1931ko apirilaren 14ko arratsaldean Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, emakumeok adin txikikoak izatetik eskubide osoko herritarrak izatera pasatu ginen.

Urte haietan hainbat arlotan pisu handia izan zuten emakume batzuk ekarri nahi izan ditugu irakurketa gida eta interesgune honetara: Clara Campoamor, Margarita Nelken, Mercè Rodoreda, María Moliner, Zenobia Camprubí, Dolores Ibárruri…

Bere idazkiekin disfrutatzera eta beraien bizitzak ezagutzera gonbidatzen zaitugu gure liburutegiko gune txiki honetatik; txikia, agian, bai, baina ideia bikain askoak gordetzen dituena.