Afariketan programa abiatzera doa

2017/09/21

2017/2018 ikasturtean zehar afariketan programan parte hartu nahi dutenek, irailaren 25etik 29ra bitartean izena eman beharko dute.

Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Sansaburun, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2012. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Ordutegiak izena emateko orritxoan kontsultatu ditzakezu.

Izen-emate epea:

Irailaren 25etik 29ra 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Irailaren 25 eta 26an 16:00etatik 18:00etara (Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anituako lokalean)

Internez bidez, www.astixa.eus web orrian (irailaren 25etik 29ra).

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak ikasturte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak ikasturte osorako: 75€

Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso ahal duzu. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Diru-laguntza:

Eibarko udalak deialdia egin du diru-laguntzak emateko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenei, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduera publikoak egin ditzaten. 

Diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an amaituko da. 

PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira eskabideak (Udaletxearen beheko solairuan, Untzaga plaza 1).

Klikatu hemen diru-laguntzei buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Gurasoen bilerak:

Programaren berri emateko ondorengo egun eta tokietan guraso bilerak antolatu ditugu zuen zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko.

Urriak 9 17:00etan Amañan, Tiburtzio Aniatua 27ko lokalean.

Urriak 9 16:30ean, Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Urriak 10 18:00etan, Portaleako Areto nagusian (San Andres, Urkizu, Sansaburu eta Jardiñetako zerbitzuentzat).

Matrikula kopuruak ditugun plazak baino ugariagoak izanez gero, zozketa egingo da.