“Ipuinetako animalia bat adopta ezazu” lehiaketa

2016/02/29
Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu zabalean. Antolatuko diren jardueren artean, lehiaketa hau dugu.

Oinarriak:

  1. Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan dauden irakurle guztiek har dezakete parte, liburutegiaren bidez
  2. Parte hartzaileak irakurritako liburu bat hautatu beharko du, baina bertan kontatzen den istorioan animalia batek (erreala edo fantastikoa) protagonismoa edo zeresan handia izan beharko du. Liburutegian, liburua aukeratzen lagunduko dizugu.
  3. Animalia horren marrazki bat egin beharko du, berak irudikatzen duen moduan. Originaltasuna baloratuko da, beraz, ezin dira ilustrazioak kopiatu!.
  4. Marrazkia egiteko orria liburutegian jasotzen da eta bertan entregatu behar da.

Epea: Martxoak 18 arte. 

Anima zaitez! 

Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko ekimen bat

http://www.oepli.org/pag/eu/dia.php