2015eko Juan San Martin bekaren gaia Etnologia izango da. Izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da.

2015/07/13
Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko Udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen beka deialdi honetan parte hartzeko interesa dutenek PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoa, Untzaga plaza) aurkeztu beharko dute oinarrietan zehazten den dokumentazioa.

Beka 9.000€koa da.

Urtez urte bekaren gaiak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira eta helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.

Aurtengoarekin XII. edizioa beteko du Eibarko Udalaren beka honek, 2001ean kaleratu zen lehen deialdia. Bekak sei argitalpen eskaini ditu orain arte; UEUk horietatik bost editatu ditu Eibarko Udalaren babesarekin eta UPV/EHUak bat.

Orain arteko irabazleak eta lanak:

  • 2001ean: 

    • Antropologia eta Filologia 

    • Patxi Salaberri Zaraitegi. 

    • Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003) 

  • 2002an:

    • Artearen historia eta Historia 

    • Gotzon Iparragirre Burgoa

    • Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008) 

  • 2003an: 

    • Botanika eta Mendizaletasuna 

    • Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala

    • Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez. 

  • 2004an: 

    • Kazetaritza eta Literatura 

    • Idurre Alonso Amezua 

    • Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013). 

  • 2005ean:

    • Zuzenbidea eta Filosofia

    • Joxe Azurmendi Otaegi 

    • Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007) 

  • 2006an: 

    • Linguistika eta toponimia 

    • Maia Duguine Haristoy 

    • Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010) 

  • 2007an:

    • Antropologia eta Arkeologia 

    • Aitzol Loiola Idiakez 

    • Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan 

  • 2008an:

    • Artea eta Mendizaletasuna 

    • Hutsik geratu zen 

  • 2009an: 

    • Artea

    • Francisco Javier Muñoz Fernández 

    • Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6)

  • 2011n:

  • Mendizaletasuna 
  • Haritz Monreal 
  • Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekari uko egin zionez lana ez da amaitu)

2013: Kazetaritza

  • Maialen Odriozola Martija
  • Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik.

Juan San Martinen biografia .

2015eko Juan San Martin bekaren gaia Etnologia izango da. Izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da.

Aurtengo deialdia