Por unos pasitos de ná


AMBULANTES DANZA

6€

3 urtetik gorakoentzat.

Dantza flamenkoaren eta garaikidearen lengoaiaren bidez, forma geometrikoa duten hiru pertsonaia ageri dira dantzan.

Bi Borobiltxoak dira eta bestea Karratutxoa, euren forma eta dantzak desberdinak dira. Etxe Handira abiatzeko deia luzatzen dien deiadar dibertigarriak erakarrita, Borobiltxoak arazo gabe pasatzen dira Atetik. Baina gatazka sortzen da, Karratutxoa ez da pasatzen Atea borobila delako.

Bere identitatea, forma eta dantza aldatzeko eskatzen diote; baina harroa eta flamenkoa izaki, identitatea eta forma mantendu nahi ditu. Dantzaren bitartez, irtenbide bat bilatzen dute, batzuetan modu dibertigarrian eta clown eran, pozez betetako dantza baten erdian aurkitzen diren arte. Atea da aldatu behar duena… Horrela denak pasa daitezke bertatik, baita ezberdinak direnak ere, eta norberak bere izateko erarekin dantzan jarraitu dezake.

Honenbestez, ezberdina denaren identitatea errespetatzeari keinu berri bat egin nahi zaio dantzaren bitartez.

 

Dantzariak: Patricia Torrero, Florencio Campo, Elena Santoja.

Zuzendaria: Juan Cifuentes.

 

www.ambulantesteatro.yolasite.com

Zer
Noiz 2015/10/03
17:00 - 18:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal