Objetos perdidos

Narruzko Zezen eszenatokira itzultzen da hainbat urte lozorroan egon ondoren. Esan dezakegu itzulera honen bultzatzaileak. Gu guztiontzat, antzerkia beti izan da gure bizitzaren eta prestakuntzaren oinarrizko osagarria, zenbait kasutan gure ibilbide profesionala baldintzatu duelarik ere. Itzulera hau egiten dugu Antonio Muñoz de Mesaren Objetos Perdidos antzezlanaren irakurketa eszenifikatuarekin. 2002. urtean Uroc konpainiak egilearen laguntzarekin estreinatutako testu honetan azkartasun eta ironiarekin bizi garen kontsumo gizartearen hausnarketa egiten da. Istorioaren protagonistak uste dute zerbait galdu dutela, nahiz eta errealitatean objektu hori oraindik beraien esku egon. Ikusleok bilaketa horren pasadizo eta gorabeherak ezagutuko ditugu. Lau pertsonaia objektu galduen bulegora joaten dira galdu duten zerbait aurkitzeko asmoarekin. Egoera horrenbeste korapilatzen da, guztiak bila joan diren objektuarekin bat egiten dutela. Komedia barregarria elkar maite eta elkar jo etengabeak, elementu absurdoz hornitua, suspensea eta ezusteko bukaera.

 

Narruzko Zezen - Gipuzkoa   

Antzezleak: Marawan Dubois, Marina Villalante, Asier González, Shelby Nsang, Ricky Martin

Jantziak: Miren Ruiz

Eszenografia: Erika Rodríguez

Soinua eta argiztapena: J.L.V. Fraguas

Zuzendari laguntzailea: Juan Ortega

Zuzendaritza: Manolo Murillo

Iraupena: 70 min.

Prezioa: 5 €

Zer
Noiz 2016/03/13
20:30 - 21:45
Non Hezkuntza Esparrua
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal