Memòries d'un fotògraf - Agusti Centelles (1909-1985)
HISTORIAREN LEKUKO
Europako fotoperiodismo modernoaren aitzindaritzat jotzen dute. Eibarren erakutsiko diren 70 argazkietako batzuk Gerra Zibileko argazki adierazgarrienen eta ospetsuenen artean daude.
Erreportajeetan adierazmena bilatzen du, 1934ko iraultzan, kasu. 1936ko uztailaren19an Bartzelonako kaleetako matxinadari atera zizkion argazkiak. 1937an Aragoiko Frontera joan zen. Argazkilari honen lanek nazioarteko hedapena dute.
Gerra amaitu eta gero Frantziara egin zuen ihes, eta erbesteratuen kontzentrazio-esparruen inguruko erreportajeak egin zituen. Espainiara itzuli eta gero, militantzia errepublikarrarengatik epaitu zuten eta industria eta publizitatearilotutako argazkiak soilik atera zitzazkeen.
Frantzian gordetako argazkiak eta negatiboak berreskuratu ondoren bere artxiboa antolatzen hasi zen, kazetari-txartela bueltatu zioten eta 1984an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
asteartea - igandea 18:30 - 20:30