Barbecho

Gizakia bezain zaharra den dantza, sustapen tribal bat bezala jaio zen eta mendeetako bilakaeraren ondorioz artean bihurtu da. Su-garretan bezala, dantzaren edertasuna bi mugimendu berdin ez egotean datza, nahiz eta koreografiak eta tradizioak saiatu arauak jartzen. Jota eta balsaren artean, Pina Bausch eta Natxo Duatoren artean aurkitzen ditugun berdintasun eta desberdintasun berberak daude. Hau esaten dugu Jardunaldietan Barbecho aurkezten dugulako arte eszenikoen espektro zabalaren erregistro bat gehiago bezala. Bere sortzailea Natxo Montero, euskal dantzari eta koreografo esanguratsuenetakoa bezala kontsideratua dago dantza garaikidearen esparruan. Sarritan kakotxak jartzen diogu dantza mota honi, batik bat ikuslea ohartarazteko “dantza arraroa” izango duela ikusgai eta erreferentziarik ez duenez ezingo duela ezerekin alderatu. Horregatik gonbidatzen zaituztegu partehartzera besaulki patiotik sormenaren prozesuaren inguruan Natxo Monterok mugimendu eta koreografiaren bitartez planteatzen digun hausnarketara.

 

Natxo Montero - Bizkaia   

Antzezleak: Laia Cabrera, Natxo Montero

Jantziak eta eszenografia: Natxo Montero

Argiztapena: Gabo Punzo

Zuzendaritza: Natxo Montero

Iraupena: 65 min.

Prezioa:12 €   

Zer
Noiz 2016/03/11
20:30 - 21:45
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal