Aureo

 

Nazioarteko kalitatezko dantza ikusle guztiei helarazi nahi die Dantzaz Konpainiak. Horretarako koreografo entzutetsuekin izaten dituzte harremanak, eta Europa guztitik iristen diren dantzari gazteei lehen lan aukerak ematen dizkie.

Segida bat osatzen duten bost pieza koreografiko laburrek egiten dute AUREO, estilo ezberdinak nahastuz, lotura ardatz gisa nazioarteko kalitatea mantenduz. Gainera, ikusle ororentzat atsegina eta erraza izatea nahi dute, ikuslego adituaz gain dantza ikuskizunik inoiz ikusi ez duenak ere gozatu dezan.

Bi elementu dira produkzio honen inspirazio iturri; batetik Aureo Zenbakia, antzinako Greziatik arte munduan presente dagoena, eta bestetik, sorkuntza ezberdin eta anitzak dastatzearen ideia. AUREO sorkuntzaren eta ikuslegoaren arteko proportzio egokia da: kalitatea eta gertutasuna, ikusgarritasuna eta bikaintasuna, autore eta sorkuntza handiak ikuslego anitz eta espazio ezberdinen aurrean… AUREO ez da soilik taula gainean garatzen, antzokiaren hall-ean hasi eta amaitzen da, ikuslea esperientzia osoan zehar lagunduz.

 

Dantzaz Konpainia

Zuzendaritza: Adriana Pous

Antzezleak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Andrea Loyola, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines

 

www.dantzaz.net

 

Sarrera: 8 €

Zer
Noiz 2016/04/23
20:30 - 21:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal