Alba Molina

 

Canta a Lole y Manuel

Bere bakarkako lehen lana kaleratu zuenetik 15 urte baino gehiago dira, ordutik etapa zein ibilbide artistiko ugari jorratu ditu eta musika estilo oso ezberdinetan trebatu da; pop-a, boleroa, erritmo brasildarrak eta karibetarrak, jazz fusioa eta flamenkoa.

Eta azkenean  Alba canta a Lole y Manuel iritsi da, berak esaten duen moduan “inoiz egingo dudan diskorik flamenkoena”. Era berean, bada baita bere ibilbideko lanik sentituena eta pertsonalena. Horrelakoa da Alba Molina jaio den leinua, Molina familia (gitarra-joleak) eta Montoia familia (kantariak eta dantzariak). Abangoardia flamenkoko bi ikonoren alaba, Lole eta Manuel.

Sarrera: 12 €        COLISEOAREN LAGUNA: 8,50 €

Zer
Noiz 2017/02/16
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal