Portalea

Eibarko Kultura Etxea

Eraikinak zortzi mila metro koadro ditu eta hementxe dituzu herriko kultura-, gizarte- eta euskara-zerbitzuak.

Industria-arkitektura arrazionalistaren aldikoa da eraikina, eta garai batean AYA (Aguirre y Aranzabal) arma fabrika egon zen bertan. Lekua moldatzeko eta azpiegitura soziokulturala jartzeko proiektua José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaica arkitektoek egin zuten.

Kultura: Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia,  bilera gelak, dantza aretoa,  tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.

Euskara: Udal Euskaltegia.

Gizartekintza (gizarte zerbitzuak).

Ordutegia

  • Astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:30era.
  • Zapatuan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
  • Domekan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Udako ordutegia:

  • Ekainean (2021eko ekainaren 19tik aurrera) eta uztailean, astelehenetik barikura, 09:00etatik 20:30era.
  • Abuztuan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era.
  • Irailean (2021eko irailaren 24ra arte), 09:00etatik 20:30era.
  • Arduradun politikoa Francisco Javier Lejardi Galarraga
  • Arduradun teknikoa Jose Luis Gonzalez
  • Helbidea Bista Eder, 10
  • Telefonoa 943 708439
  • Helbide elektronikoa kultura@eibar.eus
  • Lokalak alokatzea pegora@eibar.eus / 943 708400 - 010
Portalea