Eibarko Udala
2024/10/26

Gipuzkoan Gazte tour

IPURUA KIROLDEGIA - COLISEO ANTZOKIA

DANTZA MASTERCLASS - KONTZERTUA

Hemen da berriro Gipuzkoan Gazte Tour beste edizio batekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua.
Musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Udalarekin elkarlanean garatzen dena. Edizio honetan LEIRE DALLASen eskutik masterclass bat izango da (doakoa, aurrez izena emanda) eta NOANen kontzertua, UDAZ talde gonbidatuarekin.

• 11:30 Dantza masterclass LEIRE DALLAS - Ipurua Kiroldegia.
Dohainik 14 - 18 urte bitartekoentzat. Izen ematea urriaren 11tik 20ra

• 19:00 Kontzertua, NOAN - UDAZ- Coliseo antzokia

Informazio gehiago nahi baduzzu sakatu hemen