Zaletu: 16 eta 18 urte bitarteko gazteen zaletasunak garatzeko proiektu berritzailea
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak ZALETU egitasmoa martxan jarri du, bost udalekin elkarlanean (Eibarrekoa tartean), 16 eta 18 urte bitarteko gazteengana iristeko asmoz. Gaztematikak, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistema publikoak bultzatuta, egitasmo honek laguntza eskainiko die nerabeei beren autonomiarako bidean, hezkuntza ez-formalaren bidez.
“Ezagutu, sentitu, egin!” goiburuarekin, Zaletuk izaera sortzaile, kritiko eta kolaboratzailea sustatu nahi du nerabeen artean. Hori lortzeko, Gipuzkoako hainbat herritan gauzatuko da, prozesu hezitzaileak bultzatu nahian, nerabeen beharrei erantzuna emateko. Nerabeekin eta nerabeentzat diseinatu nahi da aisialdirako proposamen berritzaile hau. Eta, horretarako, bizirik dagoen proiektu baten diseinuan parte hartzeko aukera eskainiko die.
Modu honetan, nerabeen parte-hartzea bultzatu eta euren behar espezifikoak ezagutuko dira. Bide batez, nerabeekin eta nerabeentzat erakargarria den eskaintza hori oinarri hartuta, Gipuzkoako gaztelekuen eskaintza behar horietara moldatu nahi da.
Eibarren, urriaren 27an larunbata, arratsaldeko 6etatik aurrera Indianokua gaztelekuan elkartuko gara. Etor zaitez proiektua ezagutzera!!