Txio lehiaketa: zein txio irakurri nahiko zenuke 2020an Eibarri buruz?

2020/01/29

Txio lehiaketan 2020an Eibarri buruz irakurri nahiko zenukeen txioa idatzi behar da #EibarTxioLehiaketa erabilita.

Gehienez 140 karaktere erabili behar dira traola barne.

Parte hartu nahi duenak #EibarTxioLehiaketa traolaren ondoren 2020an Eibarri buruz irakurri nahiko lukeen txioa idatzi behar du.

Txioak helbide hauetako batera bidaltzea nahikoa da:

 Bi sari izango dira. Lehen saria epaimahaiak emandakoa eta bigarrena herritarren boto gehien lortzen dituenarentzat izango da.

Sariak Coliseorako emanaldietarako sarrerak eta Armagintza museoa bisitatzeko sarrerak izango dira. 

Martxotik aurkeztu diren txio guztiak www.eibako-euskara.eus web orrialdian ikusteko moduan egongo dira eta botoak ere bertan eman ahal izango dira martxoaren 22 arte.

Irabazleen izenak martxoaren 25ean jakingo dira.