Tramankuluak eskolan emanaldiak gaur hasi dira

2020/02/11

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle guztiak pasatuko dira PORTALEko Areto Nagusitik Jose Ramon Soroizek eskaintzen duen saioarekin gozatzera.

Eskena tokian esperientzia handiko aktorea eta tramankulu batzuk agertzen dira, eta horiei bizia ematen publikoa liluratzen duen testu magikoa. Horixe da Tramankuluak eskolan. Umeei gauza txikien misterioak erakusten dizkien eta istorio miresgarriak asmatzeko grina pizten dien antzerki-obra xumea.

Guztira 7 saio eskeiniko dira Eibarren, gaur hasi eta ostirala bitartean

Gaur Arrateko Andra Mariko ikasleak eta Aldatzekoak etorri dira. Bihar Urkizukoak 10:00etan eta San Andresekoak 11:15ean. Ostegunean La Sallekoen eta Amañakoen txanda izango da. Eta astea bukatzeko Iturburuko umeak izango dira emanaldian parte hartzen.