"Ongi etorri euskarara" egitasmoa martxan da

Ikasleak gaztelekuan

Gaztelekuko taldea

2020/10/13

DBHko ikasleentzako euskara maila hobetzeko errefortzu saioak dira, Udalak antolatuak.

Guztira bost talde osatu dira. Talde bat Indianokua gaztelekuan bilduko da astelehen eta asteazkenetan modu ludikoan euskarara gerturatu eta euskara gehiago ikasteko. hiru talde Eibar BHI Isasin bilduko dira eta beste talde bat Jardinetako ikastetxean.

Talde batzuetan Eibarren eskolarizatu berriak diren ikasleak daude, eta beste batzuetan DBH zailtasunik gabe burutzeko euskara maila hobetu behar duten ikasleak.

Saioen helburua honako hau da:

  • Jolas giroan euskara lantzea
  • Euskal gizartearen parte direneko sentimendua lantzea
  • Euskararen aldeko motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzea.
  • Gazte etorri berrien sozializazioan laguntzea.