Mintza On LHko ikasleentzako mintzapraktika online programa martxan Eibarren

Programaren logotipoa

Mintza On

2023/03/06

Eibarren AKEBAIk herriko ikastetxe guztietako LH3 eta LH4 mailetako 24 ikaslerekin Mintza On mintzapraktika programa probatuko du.

Mintza On egitasmoa Ebete Aholkularitza Zerbitzuak sortua da. Eta helburua ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera gehiago ematea da.

Eibarren AKEBAIk garbi ikusten du ikasle batzuentzat euskara erabiltzeko edo entzuteko eskola dela aukera bakarrenetakoa. Eta aukera berri bat probatu nahi izan du, dagoeneko herrian dauden beste aukeren osagarri (Afariketan, ludoteka, zapatuetako tailerrak, Gurasoak Berbetan…) izan daitekeena.

Mintza On programan ikasleak bere etxetik hartuko du parte, ordenagailu edo tablet bidez konektatuta, 6 laguneko taldean, astean egun baten 45 minutuko saioan.

Saioak dinamizatzaile batek gidatuak izango dira, era ludikoan, jolasen bidez eta ahozko konpetentzia linguistikoetan trebatzeko bideak landuko dira.