Euskara Ikastaroak Udal Euskaltegian
Eibarko Udal Euskaltegiak B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko udako ikastaroak antolatu ditu
Eibarko Udal Euskaltegiak HABEren azterketa prestatzeko ikastaroak emango ditu udan, aurrez aurrekoak (B2 eta C1 mailetan) eta autoikaskuntzakoak (B1, B2 eta C1 mailetan), uztailean nahiz irailean.
Uztaileko aurrez aurreko ikastaroa ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24an bukatuko da, eta astelehenetik ostiralera izango da, goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:00etara. Ikasleek tutoretzak izango dituzte. Irailekoa, berriz, 9an hasi eta 24an bukatuko da. Iraileko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 3an bukatuko da. Bi orduko saioak izango dira, astelehenetik ostiralera, eta ikastaroa goizetan edota arratsaldetan (eskaeraren arabera) egiteko aukera izango dute. Autoikaskuntza sistemari dagokionez, ikasleek uztailean edota irailean egin ditzakete ikastaroak, eta bakarkako lanaz gain, 4 tutoretza eta 4 mintza saio izango dituzte (bi ikastaroak eginez gero, bikoitza).
Uztaileko ikastaroetarako izena emateko epea: ekainaren 16a. Informazio gehiago 943700912 eta 688698566 telefonoetara deituta edo euskaltegia@eibar.eus helbidera idatzita.