Martxan da “Astindu Eibar” lehiaketa

2023/11/06

100 euroko erosketa-bonoa eta Coliseo eta Museorako sarrerak daude jokoan hizkuntza-eskubideen inguruko lehiaketan.

Eibarren Akebaik “Astindu Eibar” lehiaketa abiatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin. Parte hartzeko, hizkuntza-eskubideen inguruko galdetegi labur bati erantzun beharko diote herritarrek formulario bidez (hiru galdera dira, eta egia ala gezurra diren asmatu behar da).

Guztira lau lehiaketa argitaratuko dira azaroan zehar, astean bat: azaroak 3, azaroak 10, azaroak 17 eta azaroak 24. Asteko saria Coliseo eta Museorako sarrerak izango dira, eta hilabete osoan zehar gehien asmatu dituenari 100 euroko erosketa-bonoa banatuko zaio Eibarko dendetan erabiltzeko (berdinketa balego zozketa bidez egingo da).

Azaroaren 3an argitaratu zen lehen lehiaketa, eta azaroaren 8a izango da erantzuteko azken eguna. Lehen lehiaketaren formularioa, HEMEN.

"Astindu Eibar” Akebaik martxan jarritako hizkuntza eskubideen ataria da. Herritarrek jasotako hizkuntza-eskubideen urraketak edo ustezko urraketak adierazteko eta partekatzeko kontaktua da, eta ahalik eta modu egokienean bideratzeko gomendioak eman eta bitartekaritza eskaintzen dute.

Harremanetan jartzeko: