Lur eta Amets ikuskizuna Eibarren

Lur eta Amets ikuskizuna Eibarren

Lur eta Amets Eibarren

2020/01/13

Lur eta Amets ikuskizun bira martxan da, eta Eibarrera iritsiko da urtarrilaren 17an. Ikuskizuna doan izango da Armeria Eskolako Areto Nagusian 18:00etan.

Lurrek eta Ametsek Euskal Herria zeharkatuko dute ikuskizun berezia eskaintzeko eta otsailean pelikula estreinatuko da zinemetan.

Lur eta Amets historiako pasadizo berezienetatik etorritako autobusean gerturatuko dira Eibarrera.

Emanaldia 8-12 urte bitarteko umeei zuzendua dago eta doan izango da.

Euskal Herriaren historiaren irakurketa berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz sortu zuten Lur eta Amets proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak. 2015ean liburua sortu zen eta ondoren etorri dira haurrei zuzenduriko bederatzi ipuin eta galde-erantzunen mahai-jokoa.

Orain ilustraziotik kale eta antzokietara egin dute salto eta otsailaren 7an pantaila handian estreinatuko da.