Kalian Jolasian eta Musika auzoz auzo maiatzaren 25ean Bizikleta plazan

2018/05/22

Maiatzaren 25ean, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 urte bitarteko haurrek eta gurasoek Bizikleta plazan jolasean aritzeko aukera izango dute.

Eta amaieran Zunbalain emanaldia izango da dantzarako gogoa duten ume, gaztetxo eta familientzat.

 Ekitaldia 17:00etan hasi eta 18:30 inguru arte Astixako begiraleak Bizikleta plazan egongo dira umeekin jolasteko prest. Jolasak amaituta Zunbalain emanldian dantza egiteko aukera izango da.

 Horra hor, bada, maiatzaren 25erako aukera ezin hobea.