"Gurasoak ere eskolara" euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik.

Kanpainaren kartela

Kanpainaren kartela

2021/10/09

"Gurasoak ere eskolara" gurasoek euskara ikasteko egitasmoa da. HH eta LH mailako umeen gurasoei zuzendua dago. Izena urriaren 27 arte eman daiteke umearen ikastetxean edo Euskara zerbitzuan. Egitamoa Udalak bideratzen du AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan.

Egitasmo honen bitartez lortu nahi da Eibarko umeen gurasoek euskara praktikoa ikastea umeen euskalduntze egokian bidelagun izan daitezen.

Klaseak astean bi egunetan izaten dira, gehienetan umeen eskola ordutegian (goizez edo arratsaldez). Baina eskola orduz kanpo ere sortu daiteke taldea interesik egonez gero.

Ikasturte osoko matrikula 66€ da eta RGIa jasotzen dutenentzat 33€. Gainera epeka ordaindu daiteke.

Ikasturtea azaroan hasiko da eta maiatzean bukatuko da.

Izena umearen ikastetxean eman daiteke edo 943708426 (Junkal) telefonora deituta edo euskara@eibar.eus helbidera idatzita. Azken eguna urriaren 27a da.