Eibarko Udalak Euskaraldian izena eman du entitate gisa

Euskara Batzordeko zinegotziak Euskaraldiko kartelekin

Euskara Batzordeko kideak

2020/09/30

Udal Batzarrean "Euskaraldiaren bigarren edizioa udalean eta udalerrian sustatzeko erakunde adierazpena" irakurri da irailaren 28ko saioan

Adierazpenean honako hauek adierazten dira:

  • Eibarko Udalbatzak bat egiten du Euskal Herri osoan 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bideratuko den Euskaraldiarekin, eta ekimenaren sustatzaile ere izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Eibarko Udalak, entitate gisa, Euskaraldian izena eman du, horretarako ariguneak identifikatuz eta bultzatuz.
  • Dei egiten diegu udala osatzen duten pertsonei, herritarrei eta herriko eragileei ahobizi eta belarriprest izan daitezen eta ariguneetan parte har dezaten.
  • Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki Udalean eta Udalaren ardurapeko entitateetan ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta arigune gehien, eta “ahobizi” eta “belarriprest” gehien aktibatzeko urratsak emango ditugu, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan.
  • Eibarko Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.