e-berba lehiaketa

2018/02/02

Mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatu edo topatzeko lehiaketa. Antolatzaileak Udala, Eibarko AEK eta Udal Euskaltegia dira.

e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa da.

Dagoeneko baditugu batzuk: twit/txio edo hashtag/traola...

Parte hartu nahi duenak oinarrietan jasota dauden hitzetako bat edo hainbat aukeratu eta euskarazko pareko egokia asmatu behar du. Proposamen horiek posta bidez bidali daitezke helbideetara edo Juan San Martin liburutegian jarritako postontzira eraman daitezke.

Euskarazko berbek ez dute zertan itzulpen zuzenak edo literalak izan. Umorea eta originaltasuna baloratuko dira.

e-berbak aurkezteko azken eguna otsailaren 25a izango da. ikusi HEMEN oinarriak.