Diploma banaketa Debabarrena Integra – Bat Eginez programako oinarrizko euskara ikastaroa arrakastaz burutu duten ikasleekin.
2024/02/08
Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoaren 18. edizioa da aurtengoa, eta oraingoan ere euskara landu da lanerako oinarrizko formakuntza eskaintzen duen programa honetan.
Oinarrizko euskara ikastaroa urrian hasi eta otsailaren 7an bukatu da, bertan parte hartu duten ikasleei diplomak emateko ekitaldiarekin.
Diplomak Jon Iraolak, Eibarko alkateak, Carlos Abadek, Armeria Eskola elkarteko presidenteak, eta Patxi Lejardik, euskara arloko zinegotziak, banatu dituzte, eta ekitaldian zehar euskarara gerturatu eta pixka bat ikastearen garrantzia azpimarratu dute.
60 orduko oinarrizko ikastaroaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea da, eta euskaraz ohikoenak diren esamoldeak ikastea, eta modu horretan integrazio laborala eta soziala erraztea.
Euskara saioak Eibarko Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker eman dira.