Udal Adierazpena, Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan

bideoaren karatula

Euskararen Eguna Eibarren

2021/12/03

Atzo, Euskararen egunaren bezperan, Udaletxeko Areto Nagusian alkateak eta alderdietako 5 bozeramaleek hainbat herritarrekin batera euskararen aldeko adierazpena irakurri zuten.

Aurtengo udal adierazpenean euskararen erabilera areagotzeko Udalaren ardura eta konpromisoa jasotzen da. Eta bereziki azpimarratu dira Eibarko euskararen garrantzia eta baita euskara esparru formaletik ez formalera zabaltzearen garrantzia. Horregatik irakurketako protagonista izan dira Eibarko baserri inguruetako herritarrak eta baita 2021ean euskara plana egin duten 10 kirol klubak ere.

Ikusi HEMEN Udal Adierazpenaren irakurketaren bideoa 

Ekitaldian bertan Ego Ibarrak egindako "Eibarko ermitak historiaren lekuko" dokumentala ere aurkeztu zen. HEMEN dago ikusgai.