23-24 ikasturterako matrikula zabalik Euskaltegian

23-24 ikasturteko irudia

23-24 ikasturtea

2023/09/12

Matrikula epea zabalik Udal Euskaltegian

Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik dago irailaren 28ra arte. Maila guztiak eskaintzen ditugu, A1etik hasi eta C2ra arte. Eskolak goizez edo arratsaldez izaten dira, eta txandaka aritzeko aukera dago. Autoikaskuntza sistema ere badugu, tutoretza eta mintzasaioen bitartez osatzen duguna. HABEren azterketa ofizialetara aurkezteko prestaketa egiten dugu.

Tarifa bereziak ditugu ( %50eko deskontua) langabetuentzat, ikasleentzat, dendari eta merkatarientzat, 65urtetik gorakoentzat eta gurasoentzat. Bestalde, C1 maila atera nahi izanez gero, eta 16-18 urte bitartekoa izanda, 20  euro ordainduta egin daiteke ikastaroa. DBEa (RGIa) jasoz gero, deskontua % 75ekoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, etorri (Bista Eder, 10, 2. solairua), idatzi (euskaltegia@eibar.eus) edo deitu (943700912).